Erraustegia Erabakia plataformak jakinarazi du Usurbilen (Gipuzkoa) urriaren 2rako prestatutako galdeketa atzeratzea erabaki duela, "hauteskunde kanpainarekin nahastu ez dadin". Izatez, horixe da aldaketa bakarra, gainontzekoak berdin jarraituko baitu.
"Erraustegia egitea nahi duzu ala ez?" izango da usurbildarrek eta zubietarrek galdeketan erantzun beharko duten galdera, eta bi erantzun izango dituzte aukeran: bai eta ez. "Urteak daramatzagu erraustegiaren polemikarekin. Herrian tentsioa eta kezka eragiten duen gaia da, eta alde horretatik, gure ustez, tamaina horretako kezka sortzen duen gai baten inguruan herritarroi hitza ukatzea ez da inola ere onargarria. Are gehiago oraindik, galdeketa ofizialaren aldeko saiakera egin ondoren, Usurbilgo Udalak ezezkoa jaso duenean".
Hiru egun finkatu dituzte galdeketarako, auzo eta ordutegi desberdinak bermatzearren: 16 urtetik gorako herritarrek behin soilik eman ahal izango dute botoa, ondoen datorkion leku eta orduan.