Gizartea

Erraustegiaren prozedura administratiboa beteko dela dio Oregik

Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroan “interes berezirik” ez duela argitu du, EH Bilduk galdetuta.

Zubietako errauste planta egitekoak diren orubea. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2016ko maiatzaren 20a
12:03
Entzun

Zubietako errauste planta egiteko prozesu administratiboa “egin egingo da”, azaldu du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. EH Bilduk egitasmo hori aurrera eramateko “interes berezirik” ote duen galdetu dio gaur eguerdian, eta Oregik halakorik ukatu du. “Gure interes bakarra da lurralde guztiek hondakinak kudeatzeko beharrezko azpiegiturak izatea”.

Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroari emandako ingurumen baimen bateratua eta ingurumen eraginaren deklarazioari buruz itaun du EH Bilduk Oregi, Eusko Legebiltzarreko kontrolerako osoko bilkuran.  Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak martxoaren 18an eskatu zion 2010eko baimena erabiltzeko aukera, eta apirilaren 11n baimen horiek eman zizkion, aurretik informazio publikora atera gabe ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.