hondakinak

Erraustegirik ez dutela nahi esan dute Usurbilgo eta Zubietako herritarrek

Errauste plantarik nahi ote duten, herri galdeketa egin dute asteburuan Usurbilen eta Zubietan. Emaitza argia da: botoa eman dutenen %97,9k ezetz erantzun dute.

2016ko urriaren 24a
08:53
Entzun

%43,6k parte hartu dute Usurbilen, 2.318 lagunek; eta %64,7k Zubietan, 244 lagunek. Eta argi hitz egin dute herritarrek: ez dute nahi errauste plantarik eraikitzerik. Eta ez beren herrian bakarrik, oro har baizik. Izan ere, eraikuntzagatik galdetzen zuten oro har, eta ez beren bizitokien inguruetan eraikitzeaz. Hauxe zen galdera: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”. Eta erantzuna garbia izan da: Usurbilen, %97,9k ezetz esan dute, eta, Zubietan, %99,5ek.

Datua kontuan hartuta, Erraustegia Erabakia plataformak, galdeketak antolatu dituenak, bilera egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Emaitzarekin oso pozik agertu dira plataformako kideak, eta instituzioek kontuan hartu beharko lituzketela uste dute. Horretarako bilera gaur bertan eskatuko dutela iragarri zuten atzo.

Herri ekimenez antolatu zuten galdeketa, eta, hura egin zedin, sinadura bilketa ere egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.