Udal gobernu batzordeakproposatu bezala, errausteko planta Zubietan ezartzea erabaki du Donostiako Udalak gaurko osoko bilkuran; zehazki, Usurbildik hurbilen dagoen aldean.
PSE-EE, EAJ eta EAko hautetsiek eman dute aukera horren aldeko botoa. PPkoek eta EBkoek, berriz, kontrako botoa eman dute.
Errausteko plantaren eta kokaleku horren kontra herri mugimendu zabala sortu da Gipuzkoan, batik bat, azpiegitura horrek eragingo dien guneetan. Donostiako udaleko bilkuretan ere izan dira gai hori aztertu izan dutenean. Gaur, ordea, gai ordenan ez zen halakorik ageri; azken unean sartu dute.
Ingurumena
Errausteko planta Zubietako gainetan ezartzea erabaki du Donostiako Udalak, ezustean
Gaurko osoko bilkurako gai ordenan ez zen auzi hori ageri, eta azken unean, ezustean, sartu dute. PSE-EEk, EAJk eta EAk eman dute aldeko botoa. PPk eta EBk kontrakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu