KONPONBIDE PROZESUA

Erraztik dio erabakitzeko eskubidea nola gauzatuko den hitzartu behar dela eta Lopez ez dator bat ideia horrekin

Begoña Errazti EAko buruzagiak eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak batzarra egin dute gaur Bilboko PSE-EEren egoitzan. Biek adierazi dute alderdien mahaiaren inguruan gehiago sakondu behar dela uda osterako eta zuhurtasun handia eskatu dute. Hala ere, desadostadunak egon dira. Erraztirentzat autodeterminazio eskubidea euskaldunon berezko eskubidea da eta ez da negoziagarria.Sozialistak ez datoz bat horrekin. Gainera Erraztirentzat erabakitzeko eskubidea alderdien mahaiaren oinarria izango da. PSEE-EEekoentzat, berriz, beste gai batzuk dute lehentasuna

2006ko uztailaren 21a
18:06
Entzun
EAko buruzagiak gaur egungo egoera politikoan seriotasunez eta zuhurtasunez lan egin behar dela esan du. Honekin batera, alderdien artean maila pribatu zein publikoan sakontzeko oraindik asko geratzen dela azpimarratu du. Erraztik berretsi duenez “eskubideak ez dira negoziatzen ezta eskubideen akordiorik hartzen”. EAko presidentearen iritziz “eztabaidatu behar dena erabakitzeko eskubide hori nola antolatuko den” izango da.

Lopez ustez,ostera,“erabakitzeko eskubidea abertzaleek autodeterminazioa aldarrikatzeko erabiltzen dute. Honen ildotik honakoa gaineratu du: “Beraiek erabakitzeko eskubideaz hitz egiten badute guk konstituzioaren aldeko leialtasunaren eskubideaz hitz egingo dugu” .PSE-EEekoentzat alderdien mahaiak hiru ezaugarri izan behar ditu: legalitatea errespetatzea, metodologia zehatza eta akordio zehatza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.