Unai Errea eta Itziar Larraz abokatuak libre utzi dituzte gaur, behin-behinean, Frantzian. Abenduaren 20an sartu zituzten preso, Parisko Auzitegi Korrekzionalaren erabakiz, lau euskal presori legez kanpoko idazkia eman izana egotzita. Hamarna urtez abokatu lanetan aritzeko zein Frantzian bizitzeko debekua eta lau eta hiru urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Parisko auzitegiak orduan; egun horretan bertan espetxeratu zituzten.
Defentsak Errea eta Larraz aske uzteko eskaera egin zuen, "arrazoirik ez" zegoelako biak preso egoteko. Parisko Dei Auzitegiak eskaera aintzat hartu du, baina Erreak eta Larrazek Justiziaren dei denak erantzun beharko dituzte eta ezingo dute euren lanik egin. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da epaiketa.
Errea eta Larraz abokatuak libre utzi dituzte, behin-behinean
Abenduaren 20an sartu zituzten preso Frantzian, lau euskal presori legez kanpoko idazkia eman izana egotzita. Justiziaren dei denak erantzun beharko dituzte eta ezingo dute euren lanik egin. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu