Parisko Helegite Auzitegiak arindu egin ditu Unai Errea eta Itziar Larraz abokatuei hasiera batean jarri zizkieten zigorrak, eta, ondorioz, aske geratu dira biak. 2006ko abenduan 4 urteko espetxe zigor irmoa ezarri zioten Erreari eta 3koa Larrazi, ETAko presoei beren lan jardunarekin zerikusirik ez zuten agiriak helaraztea leporatuta. Erreari ETAri laguntza ematea ere leporatu zioten.
Orain Helegite Auzitegiak arindu egin ditu bien kontrako zigorrak, espetxean betetzetik salbuetsi baititu. Zehazki, 5 urteko zigorra ezarri dio Erreari, baina horietatik 4 kartzelan betetzetik salbuetsita. 2 urtekoa jarri dio Larrazi, baina 2ak salbuetsita. Gainera, Erreak dagoeneko espetxean urtebete egina duenez biak aske geratu dira.
Politika
Errea eta Larraz abokatuen kontrako zigorrak arindu dituzte, eta aske geratu dira
ETAko presoei beren lan jardunarekin zerikusirik ez duten agiriak helaraztea leporatu die Frantziako Justiziak. Erreari 5 urteko zigorra ezarri diote, baina 4 betetzeko beharrik gabe, eta Larrazi 2 urtekoa betetzeko beharrik gabe. Erreak dagoeneko egina du urtebete espetxean, eta aske geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu