ERREAKZIOAK. PSN: "Herritarrek ez dute lan erreforma hori nahi"

2012ko martxoaren 29a
18:36
Entzun

PSN: "Babes handia izan du grebak, eta argi geratu da herritarrek ez dutela lan erreforma hori nahi. Espainiako Gobernuak ezin die bizkar eman herritarrei, entzun egin behar dio gizarteari".

UPN: "Ez dute errespetatu herritarrek lanerako duten eskubidea. Nafarroak orain gutxien behar duena da greba, eragin txarra baitu produktibitatean eta atzerrian ematen den irudian".

PP: "Sindikatuek beren gain hartu beharko lukete gaur eragindako txikizioen konponketa".

PSE-EE: "Lan erreforma aurrekaririk gabeko erasoa da langileen eskubideen aurka. Kaleratzea merketzeko eta errazteko soilik balioko du, lanpostuak desegitea errazteko, baina ez gehiago sortzeko".

Mikel Arana (Ezker Anitza): "Arrakasta erabatekoa izan du grebak, eta bistan dago lan erreforma atzera bota beste erremediorik ez duela izango PPk".

Jose Antonio Sarria (Nafarroako enpresarien elkartea): "Greba ez da poztekoa. Tentsioa sortzen du gizartean. Errespetatu behar da egin nahi ez dutenen eskubidea. Gauza batekin ados ez bagaude, badaude hori adierazteko beste era batzuk".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.