DANI MAEZTU Aralarreko legebiltzarkidea
«Garoña eta beste zentral nuklear guztiak alboratu egin behar dira, energia berriztagarrien aldeko apustua eta garapena oztopatzen dutelako. Arriskutsua eta zaharra den zentral hori luzatzea bazter dezatela».
PEDRO AZPIAZU EAJko Energia bozeramailea
«Egoera honek ateak irekitzen dizkio Garoñako zentrala 2013an ixteari. Pozgarria da, zentrala amortizatuta zegoelako jadanik. EAJk Nuclenorren erabakia errespetatzen du, enpresa erabaki bat delako».
LORENA LOPEZ DE LACALLE Bilduko Arabako biltzarkidea
«Nuclenorrek mahai gainean jarri duen xantaia honek erakusten du energia nuklearra ez dela errentagarria diruz lagunduta ez badago. Deitoratu egiten dugu Nuclenorrek soilik irizpide ekonomikoak aintzat hartzea».
JAVIER DE ANDRES Arabako ahaldun nagusia
«Garoña ez bada errentagarria segurtasun neurriengatik, itxi egin beharko dute. Ezin da gertatu CSNk proposatutako segurtasun neurrietan atzerapausoak egotea. Segurtasun neurriak negoziaezinak dira».
RAFAEL GONZALEZ Tobalinako alkatea
«Zentrala 2013ko uztailean ixtea hondamendi bat izango litzateke. Zergak hainbeste igota, Erdi Aroaren antza hartzen ari da hau gero eta gehiago. Ezin izango da inolako jarduerarik egin, kostu ekonomikoengatik».
FRANCISCO CASTEJON Ecologistas en Accion-eko bozeramailea
«Nuclenorrek xantaia egin dio Espainiako Gobernuari, erronka jo dio. Enpresak esan nahi izan duena da diru gehiago lortzeko erraztasunak eman behar zaizkiela edo ez dutela luzapena eskatuko».
RAQUEL MONTON Greenpeaceko Energia Nuklearren burua
«Luzapena ez eskatzeko erabakiak energia nuklearraren porrota uzten du agerian, energia mota zikin eta segurtasunik gabea dela erakusteaz gain. Erreformak sistema berriztagarri eta segurua ekarri behar du».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu