«Zalantzarik gabeko apustua izateaespero dugu»
Andoni Ortuzar
EAJko BBBko presidentea
«Bide soilik politikoen aldekoapustua zintzoa, argia eta zalantzarik gabekoa izatea espero dugu. Politikaren eta erakundeen arloan integratzeko nahia dutela erakutsi behar dute».
«Ez dugu keinu berezirik egin behar. Haien teilatuan dago pilota»
Jose Antonio Pastor
PSE-EEko bozeramailea
«Haiek dira demokrazian jokatu nahi dutela frogatu behar dutenak; ez dute inoren bermerik behar eta guk ez daukagu keinu berezirik zertan egin. Haien teilatuan dago pilota».
«Bide politikoetatikari den inori ez litzaioke betorik ezarri behar»
Patxi Zabaleta
Aralarren koordinatzailea
«Normaltasun demokratikorik ezaren adierazle da ekitaldia. Bide politikoetatik ari den inori ez litzaioke betorik ezarri behar, eta ez luke ETAk egiten duenak baldintzatu behar».
«Aukera politiko guztiek egon behar dute hauteskundeetan»
Oskar Matute
Alternatibaren bozeramilea
«Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aukera politiko guztiek egon behar dute. Berariaz sortutako legeak eskubideak murriztu eta sistema demokratikoari egiten dio kalte».