Aznarren Gobernu garaian onartutako Kode Penaleko 506bis arauak 3 eta 5 urte bitarteko espetxea aurreikusten du "hartarako eskumenik gabe" erreferendumak antolatzen dituzten agintarientzat. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Estatutu Proposamenari buruz herri galdeketa egiteko asmoa zuela-eta bultzatu zuen PPk arau hori.
Halaber, Kode Penaleko 521 bis araua ere indargabetuko dute; hots, "deseginarazi edo jarduna etenarazita duten alderdiei funtsak, ondasuak edo dirulaguntzak helarazten" dizkieten funtzionario edo agintariak espetxearekin zigortzen dituena.
Politika
Erreferendumak deitzea espetxearekin zigortzen zuen legea gaur indargabetuko du Espainiako Kongresuak
Herri galdeketak legez kanpo antolatzen dituzten agintarientzat espetxe zigorra aurreikusten duen legea indargabetuko du gaur Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak. 2003 amaieran Jose Maria Aznarren Gobernuak Espainiako Kode Penala aldatu zuen legez kanpoko erreferendumak antolatzea kartzelarekin zigortzeko. Erreforma hori atzera botako duen lege proposamena onartuko du gaur Justizia Batzordea, PP ezik gainerako alderdi guztiak neurri horrekin ados baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu