errefuxiatuen krisia

Errefuxiatuak urrian hasiko dira Euskal Herrira etortzen, eta gero hiru hilean behin iritsiko dira

Josu Erkorekak aurreratu du ez dakitela noiz arte geratuko diren, baina dauden bitartean errefuxiatu izaera izango dutela.

Errefuxiatu afganiarrak, Municheko tren geltokian, bart. ANDREAS GEBERT, EFE
2015eko irailaren 11
13:16
Entzun

Astelehenean zehaztuko da zenbat errefuxiatu etorriko diren Euskal Herrira datozen hilabeteetan. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskadi Irratian esan duenez, Bruselan Europako Batasuneko migrazio arduradunak bilduko dira. Jaurlaritzak 1.000 errefuxiatu inguru espero ditu hiru lurraldeetan, eta aurreratu du urrian hasiko direla etortzen, eta gero txandaka egingo dutela, hiru hilabetean behin. Batik bat, Siria, Afganistan, Irak eta Eritreako iheslariak espero dituzte.

Atzo bilera egin zuten hainbat erakundetako ordezkariek, eta plangintza prestatzen hasi zirela azaldu du, "aurrea hartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.