errefuxiatuak

Errefuxiatuen egoera konpontzeko eskatu dute hainbat hiritan

Errefuxiatuen eskubideen aldeko Europako mobilizazioekin bat egin dute Euskal Herriko hainbat taldek eta eragilek, eta manifestazioak egin dituzte hiriburuetan. Ehunka lagun elkartu dira. Errefuxiatuei bidea errazteko eta auziari "konponbide azkarra" emateko eskatu dute, Ongietorri errefuxiatuak leloarekin egindako manifestazioetan.

2016ko otsailaren 27a
17:05
Entzun

Eguraldi txarragatik ez dute etsi, eta ehunka lagun kalera atera dira errefuxiatuen egoera salatzeko. Egoera konpontzeko eskatu dute. Eskaera nagusia errefuxiatuentzat igarobide seguruak bermatzea izan da. Martxa zuriak deitutakoetan elkartasuna erakutsi nahi izan diete errefuxiatuei, eta Europar Batasuneko estatuei krisia konpontzeko lan egiteko eskatu diete. "Inplikatu daitezela hemengo instituzioak ere. Beste batean guri tokatu ahal zaigu errefuxiatu izatea".

Juantxo Dominguez antolatzaileetako bat da, eta Donostiako protestan izan da. Gertatzen ari dena "nazien garaiarekin" alderatu du, "exterminioa gertatzen ari da Europako ateetan", esan du. Gizartea errefuxiatuak hartzeko "prest" dela aldarrikatu du, baina egoera konpontzea agintariei dagokiela azpimarratu du.

Donostian, Kursaaletik Bakearen Usora egitn dute ibilaldia, 12:00etan hasita. Iruñean eta Bilbon ere, egin dituzte manifestazioak, Udaletxe plazan eta Arriaga plazan hasita. Gasteizen, elkarretaratzea egin dute, 13:00etan, Urrezko Zeledonen plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.