Gaur goizean egin dute Espainiako errege eguneko loteriaren zozketa, eta sariak utzi ditu Euskal Herrian. Barakaldon saldu da bigarren sari nagusiaren —69.362 zenbakia— serie oso bat, eta orotara 750.000 euro eskuratu dituzte bertan. Bigarren sari horren zati batzuk ere saldu dira Bilbon eta Durangon.
8.347 zenbakia izan da hirugarren saria eskuratu duena, eta Tuteran saldu dute zati bat. 25.000 euroko saria jasoko dute dezimo bakoitzeko.