Errekaldeko bizilagunek ukatu egin dute Kukutza erortzear dela

Errekaldeberri elkarteak eraispena bertan behera uzteko eskatu dio Cabisa enpresa eraikitzaileari

Erredakzioa
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Errekalde (Bilbo) auzoko bizilagunek ukatu egin dute Kukutza gaztetxearen eraikina erortzear dagoela. 80 arkitektorekin hitz egin ostean lortu duten erantzuna izan da, eta, ondorioz, eraikinaren eraispena burutu behar duen Cabisa enpresari eskatu diote hura geldi dezan.

Errekaldeberriren arabera, enpresa eraikitzaileak aitortu du ez duela beste obrarik aurreikusten uneotan Kukutza gaztetxea dagoen lur eremuan, «eta, ondorioz, eraikina botako balute, haren tokian kutsatutako orube bat baino ez litzateke sortuko». Gainera, auzotarren iritziz, azken hamahiru urteetan gaztetxeko kideak izan dira Kukutza mantentzeaz arduratu direnak, «eta aurrerantzean ere hala egiteko konpromisoa azaldu dute».

Auzo elkartearen ustez, konponbiderik egokiena «udalak eraikinaren jabeei ordainsari bat ematea da, arazoa konpondu bitartean Kukutzak bere jardunean jarrai dezan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.