INDARKERIA MATXISTA

Errekaldeko eta Abandoko eraso matxistak gaitzetsi ditu Bilboko Udalak

Adierazpen instituzional baten bidez, esan du erasoak "osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezinak" direla.

2017ko ekainaren 6a
08:52
Entzun

Udalak babesa adierazi die biktimei: "Eraso sexual eta sexistek gizartean eta gure bizimoduan, arlo pribatuan zein publikoan, ematen den indarkeria matxista islatzen dutela gogorarazi gura die bilbotarrei. Ildo horretan, emakumeentzat errespetuzkoak ez diren mota guztietako jokabideak arbuiatzen ditu, keinu zein jarrera sexistak eta muturreko erasoak barne hartuta".

Bilboko Udalak dei egin die herritarrei "edonolako eraso sexistei aurre" egin diezaieten, "inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uztera". Halaber, "ez isiltzera" deitu du: "Guztiok azaldu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein agerraldiren kontra. Horretarako, ekintza horiek salatu behar ditugu, ez ditugu baimendu behar eta haien aurrean ezin gara isildu; aitzitik, gure babesa erakutsi behar diegu jasaten dituztenei, hitz batean, banakako eta taldeko erantzukizuna gure gain hartu behar dugu eraso matxisten aurrean".

Udalak azaldudu erasoak gaitzesteko ekintzetan parte hartuko duela eta Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak "horietaz baliatu behar dituztenen esku" jarriko dituela, "arreta osoa eta espezializatua eskaintzeko asmoz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.