Hizkuntz normalizazioa

Errenta aitorpena euskaraz egiteko eskatu die Kontseiluak herritarrei

Euskararen normalizazioa lortzeko "aukerak guztiak baliatzea ezinbestekoa" dela argudiatuta, errenta aitorpena euskaraz egiteko eskatu die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritarrei. Nolanahi ere, konpromiso hori ez du herritarren esku soilik lagatzen; aitzitik, instituzioek bide hori bultzatu eta erraztasunak eman behar dituztela nabarmendu du.

2005eko maiatzaren 5a
17:42
Entzun
Kontseiluak oroitarazi duenez, euskararekiko norbanakoen konpromisoen zerrendan administrazio publikoaren aurrean euskara erabiliko dut ageri da, eta piskanaka, konpromiso horiek betetzera bultzatu nahi ditu erakunde horrek herritarrak. Errenta aitorpena euskaraz egitea engaiamendu horretan aurrera egiteko aukera ona dela uste du.

Nolanahi ere, Kontseiluak ez du ahaztu konpromiso hori betetzeko bidean instituzioek —erakunde publikoek zein bankuek— zeresan handia dutela, eta haiei galdegin die errenta aitorpena euskaraz egiteko erabakia hartzen duten herritarrei hartarako modua errazteko. “Instituzioek euskaraz egitea bultzatu eta horretarako bidea erraztu behar dute”, nabarmendu du Iñaki Lasa Kontseiluaren Ildo Politiko-Instituzionaleko arduradunak. Hain justu, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Udalen, Foru Aldundien eta Administrazioen laguntza ezinbestekoa dela esan du: “Euskaraz egiteko aukera eskaini ez ezik, zerbitzu osoa eman behar dute hizkuntza horretan”.

Hain zuzen ere, administrazioak errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerarik eman ezean, hizkuntza-eskubideen berri emateko tresna gisa Hizkuntz Eskubideen Behatokiko euskararen telefonoa dagoela azaldu dute Kontseiluko arduradunek. Hau da euskararen telefonoaren zenbakia: 902 194 332.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.