Errentaren araberako berrordaintzearekin ados azaldu da Marta Vera

Osasunbideko murrizketen aurkako protesta, iragan urtarrilean. J. M. / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak ziurtatu du «filosofikoki» ados egon daitekeela sendagaiak errentaren arabera ordaintzearekin, baina zehaztu du alor horretan Espainiako Gobernuak hartu beharreko erabakiaren zain dagoela. «Dakigunez, koordaintze eredua moldatzeko aukera aztertzen ari da Espainiako Gobernua», esan du Verak. Adierazi duenez, eredua moldatu egingo luke Espainiak, jada eredu hori ezarrita dagoelako: «Orain ez da errentaren arabera egiten, baina bai langilea aktiboa edo pentsioduna den aintzat hartuta». Asmoak zehazteko eskatu dio Verak Espainiako Gobernuari, eta erantsi du hark erabakitakoa egin beharko duela Nafarroakoak. Orobat, Verak adierazi du ez duela asmorik osasun zerbitzuengatik berrordaintzea ezartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.