Kale erasoak

Errenteriko PSE-EEren egoitzari su eman diote

Bart gauean su eman diote Errenteriko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzari, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez, erasoak kalte handiak eragin ditu eraikinean. Horrez gain, han ondoan zeuden bi auto guztiz belztu ditu keak. Nolanahi ere, ertzainek PSE-EEren egoitza gaineko etxebizitzetako bizilagunak atera beharrik ez dute izan.

2003ko irailaren 6a
12:57
Entzun
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, goizaldeko 04:30etan gertatu da erasoa: su eman diote PSE-EEren Herriko Etxeari, baina ez oraindik ez dute argitu molotov koktel -en bidez edo ataria erregaiarekin blaituta piztu duten sutea.

Azken urteetanm Errenteriko PSE-EEren egoitzak tankera horretako hogeiren bat eraso jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.