'EUSKALDUNON EGUNKARIA'

Erreparazio faltan, oroimena

Gaur dira 11 urte Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuenetik.

'Egunero'-ren lehen alea.
jon olano
2014ko otsailaren 20a
11:10
Entzun

"Espainiako Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, eta 18 etxe arakatu". Hura izan zen Euskaldunon Egunkaria-ren azaleko titulua 2003ko otsailaren 20an. Egun hartan argitaratu zen, azken aldiz, euskarazko kazeta, goizaldean Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz itxi baitzuen.

Hamar pertsona atxilotu zituen Poliziak: Martxelo Otamendi, zuzendaria; Iñaki Uria, kontseilari ordezkaria; Joan Mari Torrealdai, administrazio kontseiluko lehendakaria; Txema Auzmendi, administrazio kontseiluko kidea; Pello Zubiria, zuzendari ohia; Xabier Oleaga, zuzendariorde ohia; Fermin Lazkano, kudeatzaile ohia; Luis Goia, Egunkaria Sortzen-eko bultzatzailea; Inma Gomila, kudeatzaile ohia; eta Xabier Alegria, kazetarekin loturarik gabea. Inkomunikatu egin zituen, eta torturatu zein tratu txarrak eman.

Nolanahi ere, segida izan zuen egunkariak hurrengo egunean, Egunero-ren bidez: "Itxia, baina ez isildua". Lau hilabetera jaio zen BERRIA.

11 urte igaro dira kazetaren itxieratik, eta zauriak ez dira itxi. 2010eko apirilaren 12an, itxi eta zazpi urtera, absoluzioa eman zuen epaileak, eta itxiera bera auzitan jarri zuen. Nolanahi ere, auzi ekonomikoak, egunkaria itxi eta zortzi hilabetera eginiko operazioarenak, zabalik jarraitzen du. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren esku dago auzia, epaiketa egiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.