Grupisak eta Zerbitzu Elkarteak osatutako Gipuzkoa aldi baterako enpresa elkartearentzat ari zen lanean kamioiak zanpatu duen Iñaki Saenz Carmona 27 urteko azpeitiarra; zehazki, seinaleak kentzen ari ziren ibilgailuak harrapatu duenean.Oso zauri larriak egin dizkio kamioiak, eta, azkenean, hil egin da.
ELAk salatu duenez, oso baldintza kaskarretan aritzen dira errepideetako beharginak: batetik, behar bezalako segurtasun neurririk ez dela hartzen uste du sindikatuak, eta, bestetik, oso lan erritmo handian jardutera behartzen dituztela.
Lan istripua
Errepide konponketan zebilen langile bat hil da Ormaiztegin
Lan ezbehar handia gertatu da eguerdian Ormaiztegin (Gipuzkoa): errepide konponketan zebilen 27 urteko mutil gazte azpeitiar bat kamioi batek harrapatu eta hil du. ELAk salatu duenez, istripu horrek berriro ere agerian utzi du errepideetako langileak behar besteko segurtasun neurririk gabe aritzen direla beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu