Eguraldia

Errepide nagusiak irekita daude

Elurra dela-eta bigarren mailako errepideetan oraindik arazoak daude. Trafikoarentzat itxita daude Herrera, Opakua, Bernedo, Orduña eta Belaguako mendateak. Gaur elurra 600 metrotik 1.300era igoko da.

2008ko martxoaren 24a
11:43
Entzun
Denboralearen unerik okerrenak pasatu dira, eta errepide nagusiak zabalik daudela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Nafarroako Gobernuak.

Bigarren mailako errepideetan oraindik arazoak daude elurra dela-eta. Hala, Araban Herrera, Opakua, Bernedo eta Orduña mendateak itxita daude trafikoarentzat, eta Nafarroan Belagua 12. kilometrotik.

Gaur elurra 600 metrotik 1.300era igoko dela iragarri dute, eta ostirala bitartean euria botako duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.