Eibar eta Gasteiz lotuko dituen AP-1 autobidea iritsi da Arrasatera (Gipuzkoa). Gaur arte autobideak Gipuzkoan izango dituen bost zatietatik bi zeuden zabalik: Maltzagatik Bergara iparralderainokoa eta Bergara iparraldetik Bergara hegoalderainokoa. Atzo, ordea, Arabako, Gipuzkoako eta eskualdeko agintariek hirugarrena inauguratu zuten: Bergara hegoaldetik Arrasaterainokoa. 3,5 kilometro.
Zatia atzo inauguratu zuten, baina herritarrek gaur 17:00etatik aurrera erabili ahal izango dute. Autoek 0,45 euro ordaindu beharko dituzte zati hori erabili ahal izateko eta ibilgailu astunek, berriz, 0,75 edo 0,85 euro, ibilgailuaren tonen arabera.AP-1 autobideak Gipuzkoan izango duen 31,9 kilometroko ibilbidearen erdia inguru zabalik dago jada: 15,1 kilometro. Bi zati falta dira zabaltzeko, 16,8 kilometro: Arrasate eta Eskoriatza artekoa (6,3 kilometro) eta Eskoriatza eta Arlaban artekoa (10,4 kilometro).Eskoriatza eta Arlaban arteko zatia da guztien artean luzeena, korapilotsuena eta garestiena, bertan, besteak beste, 3,3 kilometroko tunela egin behar baitute, Euskal Herriko luzeena (gaur egun Belateko tunela da Euskal Herriko luzeena, 2,9 kilometrokoa). Eskoriatza eta Arlaban arteko zatia egiteko 205 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute, hau da, AP-1 autobidearen aurrekontu osoaren ia herena.Gipuzkoako Foru Aldundiak AP-1en Gipuzkoako ibilbide osoa 2007ko urte amaieran edo 2008ko hasieran zabaltzea aurreikusi du.
ERREPIDEAK. Eibar-Gasteiz autobidea Arrasateraino iritsi da
Gaur 17:00etan zabalduko dute Bergara hegoaldea eta Arrasate arteko zatia, 3,5 kilometrokoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu