Gogor gaitzetsi du Hiru garraiolarien sindikatuak errepidean sortzen diren arazoen iturburua garraiolariei egoztea. Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuorde Pilar Martinezek eta Trafiko zuzendari Jesus Aranak aurkeztu berri duten txostenean, bideko segurtasuna handitze aldera, garraiolariei zuzenduriko neurri bereziak hartuko dituztela jartzen du, eta hori ez dute gogoko Hiru sindikatuko ordezkariek. Prentsa oharra plazaratu berri dute, kexu.
Bideko segurtasuna handitze aldera hartzen diren neurrietan garraiolarien kontrako «jazarpena» sumatzen dute Hiru sindikatuan. «Iraingarria da hori, eta salagarria, gure duintasunaren eta izen onaren kontrakoa». 2004. urtean, errepidean gertatu diren istripuak murriztu badira, hori, oro har, gidari guztien meritua dela uste dute, eta garraiolariek ere ahalegin franko egin dutela bide horretan aurrera urratsak egiteko.
ERREPIDEAK . Zirkulazio arazoen iturburua garraiolariei egoztea gaitzetsi du Hiruk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu