ERREPIDEAK

Errepideetako egoera normaltasunera dator

Goizean egon diren auto pilaketak ez daude, nahiz eta oraindik auto kopurua haundia izan. Momentu honetan ez dago auto ilerarik eta Iurreta pareko auto ilarak ere desagertu dira A-8an.

2006ko uztailaren 29a
17:26
Entzun
Oporretako irteeraren bigarren eguna da gaurkoa eta goizean arazoak egondira Euskal Herriko errepideetan. Goizetik auto ilara ugari sortu dira eta ondorioz zirkulazioa moteldu da errepidetako puntu batzuetan.

Zirkulazio arazo nabarienak Lapurdin eman dira. A-63an Biriatuko ordain-lekuaren parean 16 kilometrotako auto ilarak izan dira goizean. Frantziatik datozen autoak Bizkaiko A-8an pilatu dira, Basauri eta Durangon bidean gehienbat.

Istripu larririk ez da gertatu baina, Lasarte N-1ean auto bat errepidetik irten da. Zornotzan A8an Durangoko bidean ere auto bat bidetik atera da eta Autzaganen N-635ean Zornotzako bidean bi autok elkarren kontra jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.