Lan istripuak

Errepideko lanetan ari zen langile bat hil da Itziarren, auto batek jota

N-634 errepidean, Itziarko gainean (Gipuzkoa), bidea garbitzeko lanetan ari zen 55 urteko langile bat hil da gaur goizean, auto batek harrapatuta. Berastegiko (Gipuzkoa) bizilaguna zen hildako gizonezkoa.

2006ko urtarrilaren 9a
15:07
Entzun
Ezbeharra 09:30ean gertatu da N-634 errepidean. 55 urteko J.V.L.M. berastegiarra garbiketa lanak egiten ari zela harrapatu du Bilboko matrikula duen Ford Fiesta batek. Anbulantzia bat gerturatu da bertara, baina ezin izan dute ezer egin, ordurako langilea hilda baitzegoen. Hildakoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute. Bere aldetik, Ertzaintzak ikerketa ireki du ezbeharrean gertatutakoa argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.