Aberri Eguna

Errepresioa eta gatazka gaindituak dituen Euskal Herrirako bidea egiteko deia egin du AAMk

Nazio Eztabaida Guneak Irun eta Hendaiarako deitu duen Aberri Egun bateratuan izango da Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

2009ko apirilaren 11
12:14
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) ere jakinarazi du igandean Nazio Eztabaida Guneak Irun (Gipuzkoa) eta Hendaiarako (Lapurdi) deitu duen ekimen bateratuan izango dela, eta aurtengo Aberri Egunean ere "egoera ez-demokratikoa" egongo dela azpimarratu du. Hala, "errepresioa eta gatazka gaindituak dituen Euskal Herrirako bidea egiteko deia" egin du AAMk.

"Aurten ere milaka izango errepresioaren eta gatazkaren ondorioz Aberri Egunean beraien sorterritik kanpo egongo diren euskal herritarrak. Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatua dauden 750 euskal preso politikoak, munduan barreiaturik dauden ehunka eta ehunka iheslari politikoak edo errepresioak eta gatazkak hil dituen ehunka herritarrak. Oinarrizko eskubide demokratikoak zangopilatuak dituen herria da gurea, zatitua, ukatua eta etengabe kolpatua", dio AAMk gaur atera duen oharrean, eta gatazka konpontzeko elkarriketa eta akordio politikoaren alde egin du.

Aberri Egunean ere "euskal errepresaliatu politikoak" gogoan izateko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.