Politika

Errepresioa indargabetze aldera akordio politikoa landuko du Askatasunak gizarte eragileekin

Maiatzetik honako egoera aztertu ondoren errepresioak bere horretan jarraitzen duela ondorioztatu du Askatasunak. Gertaera errepresiboen txotena aurkeztu du eta bereziki kezkatuta agertu da Espainiako Auzitegi Nazionalak "euskal bizitza politikoa behin eta berriz baldintzatzen duelako" eta euskal errepide eta kaleetan presentzia poliziala areagotzen ari delako. Batez ere errepresio bide horiek indargabetzeko akordio politikoa landuko du udan Askatasunak gizarte eragileekin. Irailean errepresio bideen aurka eragileekin adostutako akordioa aurkeztu nahi du.

2006ko uztailaren 5a
19:34
Entzun
Askatasunak Datu Errepresiboen Txostena aurkeztu du gaur eta bitarteko polizial eta judizialen jarduerak salatu ditu, bereziki. Uda honetan horien aurka lan egingo duela jakinarazi du. "Udatik bueltan bi errealitate errepresibo horiek indargabetzeari begira, ekimen politiko erabakigarriak mahai gainean jarriko ditugu", azpimarratu du Askatasunako Julen Larrinagak.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak joan den astean egindako iragarpenari buruz ere hitz egin du gaur Askatasunak. ETArekin hitz egiten hasiko dela esanez Zapaterok egindako iragarpenak balio "ukaezina" duela uste du. Zapaterok euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko erakutsitako asmoa garrantzitsua dela uste du Askatasunak. Hala ere, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dio Zapaterori.

Espainiako gobernuburuaren adierazpena ezezik Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak egindako adierazpenak ere izan ditu hizpide Askatasunak. ETAren gaia Espainiaren arazoa dela esan zuen Sarkozyk Zapaterorekin bildu ostean. Askatasunaren ustez gatazka ez da Espainiaren arazoa, soilik: "Frantzia oso agente aktiboa izan da urte luzeetan eta errepresio klabeetan aritu da beti". Joan den astean Frantziako poliziak zazpi pertsona atxilotu zituela gogorarazi dute. "Ostrukarena" egiteari utzi eta "inplikazio zuzena eta aktiboa" har dezala exijitu die Askatasunak Frantziako agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.