Politika
Erresuma Batuak ez du Garikoitz Ibarluzea estraditatuko eta baldintzapean aske uzteko agindu du
Hala ere, ez da berehalakoan aske geratuko, Espainia ordezkatzen duen fiskaltzak erabakia apelatu egingo duelako.
Daphne Wickhamen, Westminsterreko Magistratuen Gorteko epaileak Garikoitz Ibarluzea Muruaren estradizioari uko egin dio, eta baldintzapean aske uzteko agindu du. Espainia ordezkatzen duen fiskaltzak erabakia apelatuko duela esan du. Beraz, Ibarluzea ez da aske berehala geratuko, fiskaltzaren helegiteak aztertu artean ez behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu