"Enbaxadako langileak Koalizioaren kuartel nagusietara eraman ditugu, eraso mehatxu sinesgarri baten berri jaso ostean", azaldu dute Erresuma Batuko Atzerri Ministerioko iturriek. Londresen arabera, beren enbaxada "jomuga erraza" da, alde batetik, etxebizitzaz inguratuta dagoelako, eta, bestetik, Tigris ibaiaren ertzean dagoelako.
Izan ere, iragan maiatzean ireki zuen Iraken enbaxada Erresuma Batuak, hainbat urtez herrialde horretan ordezkaritza diplomatikorik gabe egon ondoren. Garai bateko gobernadore otomano baten etxean ezarri zuten enbaxada, eta behin-behineko eraikinetan ari ziren beharrean langileak, etorkizuneko enbaxadaren eraikina egiten ari ziren bitartean.
Atzerri Ministerioko iturriek agertu dutenez, oraindik ez dute jarri enbaxadara itzultzeko datarik. Izan ere, inguruko etxebizitzetatik erraz kontrolatzeko gunea iruditzen zai egungo egoitza, eta Iraken bizi den tentsio giroan ez dira ausartzen langileak berriro hara itzularazten.
Iraken inbasioaren ondorioak
Erresuma Batuak hustu egin du Irakeko enbaxada, "atentatu mehatxu serio bat" jaso ostean
`The Times' egunkariari Atzerri Ministerioko iturriek jakinarazi diotenez, Erresuma Batuak Irakeko enbaxada hustu egin du, inteligentzia zerbitzuen bidez aintzat hartzeko moduko atentatu mehatxu baten berri izan baitu. Asteazkenean hartu zuen erabaki hori Londresko Gobernuak, hain zuzen ere, NBE Nazio Batuen Erakundearen Bagdadeko egoitzaren aurkako atentatu handia gertatu eta hurrengo egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu