Bilboko Erribera kaleko 13. zenbakian uztailetik okupatuta dagoen eraikina husteko agindua dauka Ertzaintzak, Erribera 13 proiektuko kideek jakinarazi dutenez. Goizean ertzainak joan zaizkie etxera, aginduaren berri ematera. Bihar goizean hustuko dutela uste dute. “Erresistentziara” deitu dute.
Oraindik “zirriborroa” da Erribera 13 egitasmoa, baina azken asteotan hasia zen lehen hitzaldiak eta jarduerak hartzen. Izan ere, uztailean eraikina okupatu zutenetik, konpontze eta atontze lanak egin dituzte batik bat, barruko aldea suntsituta baitzegoen: eraikuntza enpresa batek erosia zuen, hotel bat egiteko asmoz, baina proiektua bertan behera geratu zen, eta alde egin zuen enpresak.
Erribera 13ren bultzatzaileek abenduan azaldu zutenez, gune «euskaldun, feminista, autoritatearen aurkakoa eta autogestionatua» izatea nahi zuten, baina egitasmo zehatzagoei buruzko proposamenen zain zeuden. «Metro koadro asko dauzkagu, bizitzaz, mugimenduz eta alternatibaz betetzeko zain. Eraikin honen potentziala gure borondateak, lanak eta parte hartzeak bultzatuko du».
Gizartea
Erribera 13 etxe okupatua husteko agindua du Ertzaintzak
Bilbon uztailean okupatutako eraikina bihar goizean hustuko dutela uste dute bertan daudenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu