Gaur goizean Erriberagoitia (Araba) parean A-68an izan den auto istripuak, zazpi kilometroko auto ilarak sortu ditu Zaragoza (Espainia) aldera, eta laburragoak Bilbo aldera.
Lau lagun zauritu egin dira ezbeharrean; haietatik bi, larri. Horietako bat Ertzaintzaren helikopteroz eraman dute ospitalera.
08:56an izan da istripua, Ertzaintzak adierazi duenez, eta 10:30ean Zaragozarako bidean artean errei bat itxita zeukaten.
Istripua
Erriberagoitian izandako istripuak trafikoan ilara handiak sortu ditu A-68an
Gaur goizeko ezbeharrean lau lagun zauritu egin dira; haietatik bi, larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu