Euskal Herria

Erriberan etxe bat okupatuz "bilbotarrentzako Bilbo" aldarrikatu dute

Bilbao2013 dinamikak salatu du hipoteka eta alokairu ordainezinek etxerik gabe geratzera kondenatzen dituztela bilbotarrak.

2013ko uztailaren 27a
18:40
Entzun

Bilbon "turista eta inbertsiogile handientzako eredua" gailendu dela salatu nahi izan du Bilbao2013 dinamikak erriberan etxe bat okupatuz. 

Salatu dutenez, Bilbok azken urteetan "hartu duen eredu" horren erantzule dira  "espekulatzaileak eta euren interesei men egieten dieten politikari ustelak". Horregatik, 70eko hamarkada bukaeran Holandan, Italian eta Sevillan izan ziren mugimenduei "lekukoa hartuz", Erriberan eraikin abandonatu bat okupatu dutela azaldu dute. Eraikin hori "pertsona guztientzat" izango dela aurreratu dute: "Ateak zabal-zabalik izango dituen espazio bat sortu nahi dugu gure bizitzen jabe izaten ikasteko".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.