Errigoitiko industrialdearen ingurumen txostena eskatu dute
ERRIGOITI. Gernikako epaileak Errigoitiko Malluki industrialdearen ingurumen-eragin txostena eskatu die Udalari, Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. Aralarrek, PPk eta herritar talde batek eginiko salaketei jarraiki egin du eskaera, lanak egiten ari diren lekuan babestutako espezie bat dagoelako: bisoi europarra. Industrialdean biomasa zentrala eraikitzekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu