Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman dio Bioforest Bost enpresari Errigoitin (Bizkaia) biomasa planta bat egiteko. Planta egiteko lanek 70 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta, enpresaren arabera, 125 lanpostu sortuko ditu. Enpresa pozik azaldu da baimena lortuta. «Ingurumen legeak betetzen dituela bermatzen du baimenak».
Dena den, proiektuak 106 alegazio jaso zituen, eta herritar askoren gaitzespena. Azken urteetan makina bat salaketa eta protesta egin du Errigoiti-Arrieta Garbi plataformak. Haren arabera, zentrala egin asmo duten industrialdean, Mallukin, ezin da halakorik eraiki, hainbat ingurumen lege urratzen dituelako.
Errigoitin biomasa planta bat egiteko baimena eman du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu