Pozik agertu dira ekimenaren sustatzaileak kanpainaren emaitzarekin: besteak beste, 401 saski eskatu dituzte Errenterian, 500 Gasteizen eta 214 Seaska federazioaren ikastoletan. Bilbon 955 eta 139 Ean. Leitzan 141 eta 585 Seguran.
[Youtube]https://youtu.be/_HgL7Qai820[/Youtube]
Jasotako dirutik 157.000 euro Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute: "Guztion ahaleginari esker, Lodosa eta Vianako ikastolek bizirauteko ezinbesteko duten laguntza ekonomikoa jasoko dute; Erriberako AEKk ikasleentzako beka-fondoa handitu eta sustapen kanpaina bat gauzatzeko adina izango du eta, gainera, D eredua Nafarroa osora hedatzea xede duten dinamikak diruz laguntzeko ere emango du ekarpenak".
Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari ere eman diote bultzada: "Kanpaina honen lehenengo edizioa bi ekoizlerekin hasi genuen; herritarren erantzunari esker, ordea, oraingoan hamabost izan dira euren produktuak eskaini dizkigutenak".