Errioxak eta Nafarroak ez dute akordiorik egin oraindik

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Akordioa itxi gabe jarraitzen dute Errioxako eta Nafarroako gobernuek. Atzo arratsaldean Nafarroako Gobernuko komunikazio zerbitzuak akordioaren berri eman zuen arren, bi ordu beranduago oraindik hitzarmenik ez zegoela ziurtatu zuen iturri berberak. Harremanetan jarraitzen dute bi gobernuak, akordioa ahalik eta lehen sinatzeko.

Errioxak Nafarroarekin gorabeherarik gabeko harremana izan du, eta bi lurraldeetako agintariek akordioa lortzetik gertu zeudela adierazi dute behin baino gehiagotan. Atzo, akordioa lortu aurretik, harremanetan «arazorik ez» zegoela ziurtatu zuen Pedro Sanz Errioxako Gobernuko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.