Errolda aldatzeko asmoa «doilorkeria» dela uste du Urkulluk

Marokok 1975. urtean Saharara eginiko Martxa Berdearekin alderatu du Patxi Zabaletak errolda aldatzeko asmoa

Erredakzioa
2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko errolda «faltsutzeko» asmoa izatea egotzi die Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoko PPri eta Espainiako Gobernuari, eta nahi hori «doilorkeria» dela gaineratu du. «Beste iruzur bat bilatu nahian dabilenak jakin dezala EAJk marra gorri bat ezarriko duela», esan du.

Atzo Gasteizen eginiko ekitaldi batean egin zituen adierazpenok Urkulluk. Asmo hori baztertzeko eta biktimak politikoki erabiltzeari uzteko eskatu dio PPri, eta ohartarazi dio oinarrizkoa dela «euskal gizartearen aniztasuna eta erabakia errespetatzea». Halaber, EAJ krisia gainditzeko gai dela eta aurreko krisi garaietan horrela frogatu duela adierazi du Urkulluk.

Bestalde, «atzerriratuei» Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan boto eskubidea aitortzeko asmoa Marokok 1975ean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikora eginiko Martxa Berdearekin alderatu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak: «Ez du inolako irizpide demokratikorik, ezta sozialik ere, eta astakeria demokratiko, sozial eta politiko bat da», esan du Zabaletak. Teknikoki bideraezina dela gaineratu du, eta PPri ohartarazi dio erabaki hori bere kontra itzul daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.