Errudun jo dute Antsoaingo hilketaren akusatua
IRUÑEA. Herri epaimahaiak erruduntzat jo du Antsoaingo hilketaren akusatua. 2011ko irailaren 18an gertatu zen erasoa; ustezko hiltzaileak bi labankada eman zizkion Tolo tabernako atezainari. Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, fiskalak 15 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketagatik, 4 atentatuagatik eta bi ausarkeriaz gidatzeagatik. Nafarroako Probintzia Auzitegian egin dute ahozko epaiketa, astelehenaz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu