18/98+ lan taldeak otsailaren 18an Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatu die gaur herritarrei. Plataformako kideak hainbat gizarte eta kultur eragileetako ordezkarien babesa izan dute gaur. Besteak beste, Batasuneko Arnaldo Otegia, EHAKko Julian Martinez, Aralarreko Ainhoa Beola, ELA sindikatuko German Kortabarria izan dira gaur 18/98+ lan taldeko bozaramaileekin batera. Era berean, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak, Aiora Zulaika 'Pirritx' eta Jose Mari Agirretxe 'Porrotx' pailazoak eta Iñaki Perurena harri-jasotzailea ere izan dira gaur Donostian.
Maite Aristegi 18/98+ plataformako kideak azaldu duenez manifestazioara hurbiltzeko arrazoi nagusia "zentzugabekeria" salatzea izango da. Aristegiren hitzetan epaiketak hanka gora jartzen ditu zuzenbide estatuaren zutabeak. Era berean, lan taldeko bozeramailearen hitzetan instrukzioa hasi zenetik hutsuneak egon diren arren "kezka hori larriagotu" egin da azken urtean eta ez dago ezikusiarena egiterik. "Ez dugu inoren inpunitatea ez eta auzipetuen ideiarik defendatzen. Baina bai, ostera, eta indartsu, ideia horiek izan, garatu eta aurrera eramateko duten/dugun eskubide osoa", azpimarratu du Aristegik.
Mariano Ferrer kazetariak azaldu duenez, "ez da nahiko epai absolutibo bat", une honetan ez du balio epaiketa juxtua eskatzeak. 18/98+ lan taldearen ustez beharrezko da prozesu guztiaren artxiboa. Bestalde, kazetariak salatu duenez epaiketa "gatazkaren konponbide juxtua nahi ez dutenen tresna" bilakatu da. Hori dela eta, arazoak konpontzeko beste modu bat eskatu dute; beste justizia bat.
Hilaren 18an Bilbon egingo den manifestazioan iazkoa errepikatu eta are babes handiago lortu nahi dutela azaldu dute. Azken urtea ez delako alferrik pasa. "Manifestazioa sumarioari, errepresioari eta eskubideen urraketei erantzuteko", izango dela azaldu du Mariano Ferrer kazetari eta lan taldeko kideak.
'18/98 auziako' epaiketa
Errugabetzea nahikoa izango ez delako prozesua bertan behera uzteko eskatu du 18/98+ lan taldeak
Mariano Ferrer 18/98+ lan taldeko bozeramaile eta kazetariak epaiketa "berehala bertan behera uzteko" eskatu du. Kazetariaren ustez, errugabetzea ez baitia nahikoa izango azken urtean gertatutakoak gertatuta. 18/98+ plataformaren iritziz prozesu guztia artxibatzea beharrezkoa da. Otsailaren 18an Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatu dute. Iaz egindako manifestazioak izandako arrakasta errepikatzea eta babesa areagotzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu