euskal herria

Ertzain bat epaituko dute bi argazkilari jotzeagatik

2012ko otsailean Argazki Press agentziaren eta 'El Mundo' egunkariaren argazkilariak jo zituen, Athletic-Mirandes partidaren atarian, eta lesio eta kalte delituak leporatzen dizkio epaileak.

2013ko maiatzaren 8a
15:39
Entzun

Bilboko Instrukzio Epaitegiak Jose Antonio A. R. ertzainaren kontrako epaiketari bidea eman dio, 2012ko otsailaren 7an, Athletic eta Mirandesen arteko partidaren atarian, bi argazkilari kolpatu zituelakoan. Ana I. Alvarez epaileak autoan jaso du furgonetatik atera eta Miguel Calvo El Mundo-ko argazkilaria jo zuela, "babesteko inolako beharrik izan gabe". Argazkilariak lepotik zuen zintzilik kamera, autoaren arabera "argazkirik ateratzeko asmorik gabe", eta eskuan jo zuen. Jon Hernaez Argazki Presseko argazkilariak kolpearen argazkia atera zuen, eta ertzainak kamaran jo zuen.

Kolpearen ondorioz, Calvori ebaketa egin behar izan zioten hatzean, eta 94 egun behar izan zituen osatzeko. Hernaezi, berriz, 1.700 eurotik gorako kaltea eragin zion kolpeak kameran. Epaileak sinesgarritasun osoa eman die bi argazkilariei testigantzei. Ertzainaren bertsioa, ordea, ez du sinesgarritzat jotzen, eta lesio delitu bat eta kalte delitu bat leporatzen dizkio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.