Ertzain bat ikertzen ari dira, Bilboko jaietako istilu batengatik

Gogorregi txosnako zerbitzari bati eraso egitea leporatu diete ertzainari eta beste hainbat laguni

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila Bilboko Aste Nagusian EAJko gazteen Gogorregi txosnan liskarra sortu zuen ertzain bat ikertzen ari da, prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Gogorregiko kide baten arabera, ostiralean, 08:00etan, zazpi pertsona hurreratu ziren txosnara, eta edaria eskatu zuten. Zerbitzariek, baina, ez zieten edaririk atera, 07:00etatik aurrera barra itxita zegoelako. Ondorioz, horietako hiruk edalontziak bota zituzten barra barrura, eta txosnako kide bati eraso egin zioten.

Gogorregi txosnakoek salatu dute eraso hura zela-eta Bilboko Udaltzaingoak hiru ertzain atzeman zituela. Ordea, Ertzaintzak ukatu egin du Udaltzaingoak hiru ertzain identifikatu zituela, eta bakarra ikertzen ari dela zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.