Ezezagun batzuek ertzain baten autoa erre dute gaur goizean Zornotzan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
1:20ean izan da erasoa. Su hartzeko likidoa bota dute autoaren gainera eta ondoren su eman diote.
Ibilgailua ez da osorik erre. Ondoko auto batzuek kalteak izan dituzte.
Atzo, berriz, Barakaldon (Bizkaia) beste ertzain baten etxeko ate aurrean etxean egindako lehergailua eztandarazi zuten. Ez zen osorik lehertu. Kalte materialak eragin zituen.
Kale erasoa
Ertzain baten autoari su eman diote bart Zornotzan
Ibilgailua ez da osorik erre. Ondoko auto batzuek kalteak izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu