Ertzainak bizkartzain pribatuekin ordezkatu nahi dituen galdetu dio EAJk Aresi

Erredakzioa
Gasteiz
2009ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Ertzainek orain arte egin dituzten zerbitzu batzuk, bizkartzain zerbitzuak bereziki, pribatizatu nahi dituen edo ez argitzeko eskatu dio EAJk Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi. Euskal Herriko kazeta batek argitaratu zuen Aresek asmo hori zuela, baina Herrizaingo sailburuak ukatu egin zuen hori egunkarira gutun bat bidalita. Herenegun, baina, Esan Ertzaintzaren sindikatuak jakinarazi zuen ETAk mehatxatutako pertsonen segurtasun lanetan ziharduten 52 ertzain euren lanpostuetatik kendu egin dituela Aresen departamenduak, eta salatu zuen zerbitzu osoa pribatizatzeko asmoa duela. Zenbat ertzain dabiltzan une honetan zaintza lanean eta segurtasun pribatuko pertsonak jartzen ote diren argitzeko eskatu du EAJk Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.