Bizikidetza

Ertzainek pairatutako "sufrimendu bidegabea" jaso dute txosten batean

Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuak egin du ikerketa, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eskariz.

1990etik 2011ra ETAk 11 ertzain hil zituen. DAVID AGUILAR / EFE
gotzon hermosilla
2016ko maiatzaren 25a
07:43
Entzun

Ertzainen eta haien senitartekoen kontrako jazarpenaren alderdi kuantitatibo eta kualitatiboa aztertu dituzte txostenean. Bertan jasotzen denaren arabera, ETAk 15 ertzain hil zituen, horietatik 11 txostenak hartzen duen denbora tartean, 1990etik 2011ra, eta, orotara, 1.335 eraso pairatu zituzten ertzainek eta haien senitartekoek. 650 agentek zenbaki profesionala aldatu behar izan zuten, eta 3.106ri autoaren matrikula aldatu zieten.

Arlo kualitatiboari dagokionez, ikerketa egiteko elkarrizketaturiko ertzainek azaldu dute jazarpenak eta mehatxu egoerak pairatu behar izan zituztela, eta horrek zenbait kasutan ertzainen ikusezintasuna, gizarteratzeko arazoak eta sustraitzearen galtzea ekarri zizkiela. Osasun arazoak ere izan zituzten haietako askok, estresaren eta antsietatearen ondorioz.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernandezek esan duenez, "egia, aitorpena eta enpatia" bilatu dituzte ikerketa honekin: "Ertzainei eta haien senitartekoei esan nahi diegu ezagutzen dugula jasan duten sufrikarioa, horren bidegabekeria aitortzen dugula, eta haien lekuan jartzeko ariketa egin nahi izan dugula".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.