Ertzainen erasoa jaso duela salatu du lagun batek

Joseba Leizeagak dio asteartean Mendexako hondartza kanpoan zela bi ertzainek jo egin zutela eta ondorio fisikoak utzi dizkiola erasoak. Atxilotuta eraman zuten Ondarroako egoitzara, eta gaua han pasatu zuen. Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri du.

2010eko uztailaren 22a
17:30
Entzun
Joseba Leizeaga Errenteriako bizilagunak gaur BERRIA.INFOri jakinarazi dio herenegun 19:30ak aldera Mendexan Karraspio hondartzako aparkalekuan zegoela bi ertzain joan zitzaizkiola eta eraso egin ziotela. Autoan zegoen Leizeaga, musika entzuten eta bakarrik, eta bi ertzainek identifikatzeko eskatu zioten. Erantzun zien azaltzeko arrazoia, eta ertzainek orduan borraz-eta jo egin zuten, biktimak kontatu duenez. "Bere onetik aterata zeuden". Haren ustez, politika kontuak daude erasoaren atzean.

Ordu erdi inguruan han izan ondoren, Ondarroako ertzain etxera eraman zuten, atxilotuta. Bitartean, ordea, autoz aldatu zuten Mendexan bertan, eta Leizeagak dio aldaketako unean beste autoko ertzain batek aurpegian jo egin zuela eta mehatxuak egin zizkiola. Gaua Ertzaintzaren Ondarroako egoitzan egin zuen eta atzo utzi zuten aske.

Ezkerreko eskuko lau hatz ez dituela sentitzen dio, eta saihets bat "ukitua" daukala. "Baditut mediku txostenak", esan dio BERRIAren webguneari.

EAEko Poliziaren aurkako salaketa sartu zuen atzo bertan Gernika-Lumoko epaitegian, eta etxean da orain, Errenterian.

Marrazkilaria da Leizeaga -Egunkaria-n lan egindakoa da, besteak beste-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.