Ertzaintza bart gutxienez Donostiako sei etxetara joan da euskal presoen argazkiak kentzeko agindua ematera, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. 3:00ak eta 4:30ak tartean joan dira ertzainak etxe horietara, jabeak identifikatu dituzte eta adierazi diete "terrorismoari gorazarre" egitea izan daitekeela irudiok izatea.
"Urrats errepresibo berria" da hori, AAMren ustez, eta Espainiako Gobernuak Ertzaintza erabiltzen duela. "Helburua euskal preso politikoekiko elkartasuna ezabatzea da, eta argazkiekin hasitako bideak elkartasun espresio ezberdinen aurka izan dezake jarraipena. Azken helburua Euskal Preso Politikoen Kolektiboa amaitzea da, bai espetxe barnean bai kanpoan eragin nahi dute norabide honetan".
AAMk dio elkartasunak ez duela etenik izango.
Aurreko asteetan herri batzuetako kaleetatik kendu izan dituzte presoen argazkiak ertzainek.
Euskal presoak
Ertzaintza Donostiako sei etxetara joan da presoen argazkiak kentzeko agindua ematera
Etxejabeak identifikatu dituzte eta adierazi diete "terrorismoari gorazarre" egitea izan daitekeela irudiok izatea. 3:00ak eta 4:30ak tartean joan dira ertzainak etxe horietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu