Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez, Ertzaintza atzo ere sartu zen Bilboko alde zaharreko herriko taberna-ra euskal presoen argazkiak kentzera. Irudiak erretiratu eta eraman egin zituzten. Laugarren aldia du. "Tabernaria identifikatua egin zuten, gainera", dio AAMk.
Uribarri auzoan duela hamar urtetik astelehenero presoen eskubideen alde egiten duten elkarretaratzean ere izan ziren ertzainak herenegun. "20:00ak aldera bi patruila azaldu ziren presoen senide eta lagunengana, argazkiak zeramatzaten hiru auzokide identifikatu eta 'terrorismo delitua' leporatu nahirik", AAMk adierazi duenez.
euskal presoak
Ertzaintza laugarren aldiz sartu da Bilboko 'herriko taberna' batera presoen argazkiak kentzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu