AHT gelditu! Elkarlanak Manifestazio Nazionala egin du gaur eguerdian Urbinan (Araba). Manifestazioa jendetsua izan da eta giro onean amaitu da, AHTren lan eremutik gertu. Ekitaldiaren ostean, lanen lursailera sartu dira manifestazioko parte hartzaile batzuek, "desobedientzia ekintza baketsua" egin asmoz. Orduan, Ertzaintza oldartu egin zaie, pilotadaka. Luze jo du oldarraldiak, eta zalaparta nagusitu da. Zortzi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, mordoa identifikarazi, eta hainbat zauritu daude Gasteizko ospitaleetan.
Istiluengatik atxilotu dituztela azaldu du Herrizaingo Sailak. Haren arabera, barrikadak jarri dituzte AHT egiteko lanen eremuan; gainera, harrika eginda sei ertzaini kolpeak eragin dizkiete. Herrizaingo Sailak ez du ezein ospitalatzeren berri.
Arratsaldeko lehen orduan Txagorritxoko ospitalean hiru zauritu zeuden eta Santiagon beste pare bat. Pilotak agortu artean jardun dutela salatu dute manifestariek, eta ondoren patruila gehiago iritsi direla. Gainera, bertaratutako autobusetako asko geldiarazi dituzte, eta jendeari identifikazioa eskatu. Ehun bat lagun Urbinako bolatokira sartuarazi dituzte; handik irten ezinik zeuden; "bahituta", eurek salatu dutenez. Jendea mendian galduta ere ibili da, noraezean irten delako korrika.
Gizartea
Ertzaintza oldartu egin zaie AHTren kontrako manifestariei, eta zortzi atxilotu ditu
AHT gelditu! Elkarlanak Manifestazio Nazionala egin du gaur eguerdian Urbinan. Amaieran, AHTren lanen eremura sartu dira "desobedientzia ekintza baketsua" egin asmoz, eta Ertzaintza pilotadaka hasi da. Zortzi lagun atxilotu ditu, eta hainbat zauritu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu