Politika

Ertzaintza oldartu egin zaie Donostian faxisten kontrako elkarretaratzean bildutako kideei

Frente Español Gipuzkoako hiriburuan izan da gaur. Bi gizonezko atxilotu dituzte ertzainek. Bihar Falange Española de las JONSek Gernika-Lumon ekitaldia egingo du.

2008ko martxoaren 1a
19:07
Entzun
Frente Español mugimendu faxista gaur eguerdian Donostian izan dela-eta, ezker abertzaleak deituta hainbat eta hainbat lagun bildu dira elkarretaratzean han, baina Ertzaintza oldartu egin zaie.

Pio XII.a hotelaren aurrean bildu dira faxisten kontrako lagunak -han zuelako ekitaldia Frente Españolek-, eta ertzainek kasik ez die elkartzen ere utzi, hauen kontra kargatu egin dutelako segituan. Ondoren, bi gizonezko atxilotu dituzte; haietako bat, autoan zihoan, gerarazi egin dute, gizonezkoa lasterka hasi da eta atzetik jarraituta atzeman dute poliziek. E.J.E.G. (19 urte; Nafarroa) eta A.C.I. (40 urte; Cordoba, Espainia) dira bi atxilotuak.

Bihar Falange Española de las JONSek Gernika-Lumon (Bizkaia) ekitaldia egin gura du, Foru plazan, 13:00etan, eta hango Udalak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari ekitaldia debekatzeko eskaria egitea erabaki zuen asteazkeneko udalbatzan.

Gernika-Lumoko ezker abertzaleak bihar pertsianak jaisteko eta ikurrinak eskegitzeko deia egin du, Falange Española de las JONSen etorreraren aurrean "isilik ez geratzeko eta independentziaren deiadarra herriko txoko guztietan zabaltzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.